Karnabaletako kontzertua eman zuten otsailaren 20an Azpeitiko Udal Musika Bandak, Banda Gazteak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Juan Antxieta musika eskolak, Azpeitiko Argazki Elkartearen irudiz lagunduta, Soreasu antzokian. Saioa osorik grabatu zuen Erlo Telebistak, eta ikusgai jarri dute orain.
Emanaldiak bi zati izan zituen: lehen zatian, kaldereroetako kantak jo zituzten Udal Musika Bandako nahiz Banda Gazteko kideek, musika eskolako abesbatzako kideen doinuekin lagunduta; bigarren zatian, berriz, karnabaletako kantak izan ziren protagonistak. Horiek Julian Barrenetxeako abeslariek kantatu zituzten.
Honako hauek dira Udal Musika Bandaren karnabaletako kontzertuan eskaini zituzten abestiak:
- Hungariar kanta (R. Sarriegi)
- Kaldereroen konpartsa (R. Sarriegi)
- Kaldereroen koruak II eta III (R. Sarriegi)
- Konpontzailea (J. A. Antero)
- Mazurka (R. Sarriegi)
- Trapu zaharrak (J. M. Iparragirre)
- Sasikoipetsu (J. M. Udakiola)
- Goiz-eresia (J. I. Aldalur)
- Lolita (J. I. Aldalur)
- Sarralle buru haundi (Herrikoia)
- Bihotz eritua (Herrikoia)
- Iriyarena (Herrikoia)
- Pello Bixente (Herrikoia)
- Txarri baten gibela (Herrikoia)
- Sagardo tokian (J. I. Aldalur)