Zelanda eta STR taldeak izango dira zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko mar. 8a, 08:09

Zelanda musika taldeko kideak.

21:00etan hasita eskainiko dituzte zuzenekoak bi taldeek, eta oraindik ere eskura daitezke emanaldietarako sarrerak. Ostiralean, berriz, Pinpilinpussies eta Linalab taldeak izango dira Sanagustineko agertokian.

Zelanda taldeak Azpeitian egingo du geldialdia zapatuan. Izan ere, Ane eta Iñaki Bastida anai-arreba azpeitiarrek eta Fran Uriasek osatzen duten hirukoteak Sanagustin kontzertua eskainiko du kulturgunean. 21:00etatik aurrera izango dira agertokian, baita Bizkaiko STR musika taldea ere. Oraindik ere eros daitezke emanaldirako sarrerak, 11 euroren trukean.

Bestalde, ostiralean, Pinpilinpussies eta Linalab taldeak izango dira kulturgunean. Bi talde horiek ere 21:00etan hasita eskainiko dituzte kontzertuak, eta emanaldi horietarako sarrerak ere Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke, 7,5 eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide