Jai karnabaleko giroa, argazkian harrapatuta

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2022ko mar. 23a, 20:45

Alberto Belokiren Zeruan bezala izeneko argazkiak irabazi du karnabal giroko Altzarte saria. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek urtero antolatzen duten Sokamuturra argazki lehiaketarekin batera antolatzen dute Altzarte sariketa. Belokirekin elkartu da Erlo Telebista, argazkiaz gehiago jakiteko. Zer ezaugarri behar ditu karnabaletako argazki on batek?

Larunbataz geroztik, ikusgai dago Azpeitiko Karnabalen inguruko Sokamuturra 2022 argazki erakusketa. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen du Sokamuturra argazki lehiaketa, eta aurten Santi Eliasek irabazi du Orkatz izeneko argazkiarekin. Sokamuturreko argazkiak ez ezik, karnabal giroko Altzarte saria ere banatzen du argazki elkarteak, eta aurten Alberto Belokiren Zeruan bezala izeneko irudia izan da irabazlea. Argazkilariarekin elkartu da Erlo Telebista, saritutako argazkiaz gehiago jakiteko.

Pozez hartu du saria argazkilari azpeitiarrak. Haren ustez, "momentu berezi bat" behar du giroko argazki batek, baita kolorea ere. Beloki "momentu onena noiz harrapatuko" ibiltzen da karnabaletan, baina aitortu du herriko festa guztiak dituela atsegin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide