Iker Zabaleta: "Sprintean, justu-justu, baina bigarren sailkatzea lortu dut"

Erlo Telebista 2022ko mar. 28a, 12:10

Oscar Fuentes izan zen nagusi proban, eta haren atzetik sailkatu zen Atracciones Sanz taldeko Iker Zabaleta txirrindulari azpeitiarra. Atzoko lasterketaren bideoa egin dute Txirrindulariak.com webguneko eta Erlo Telebistako kideek, eta Zabaletak egindako probaz hitz egin du.

Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatuta, junior mailako kirolariek San Jose probaren 39. edizioa jokatu zuten atzo arratsaldean. Oscar Fuentes izan zen nagusi proban, eta haren atzetik sailkatu zen Atracciones Sanz taldeko Iker Zabaleta txirrindulari azpeitiarra. Hirugarren, berriz, Ibai Aranza izan zen.

Lasterketa bukatu berritan, egindako lanarekin gustura agertu zen Zabaleta. Txirrindulariak.com webguneko kideek hartutako irudiekin Erlo Telebistak egindako bideo honetan entzun daitezke haren hitzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide