Azpeitiarren doinuak

Arantxa Larrañagaren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2022ko api. 13a, 09:00

Arantxa Larrañaga. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu Uztarriak. Hau da Arantxa Larrañaga Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakariak osatu duen zerrenda.

  • Pedro Mayo (Joxe Ripiau)

"Joxe Ripiau taldearen edozein abestik nerabezaro-gazte garaiko parrandak ekartzen dizkit burura. Makina bat dantza egiten genuen talde horren abestiekin. Kilometroetan, Nafarroa Oinezen... musikari horiek zeuden gunetik ez ginen asko mugitzen".

  • Negu hurbilak (Mikel Laboa)

"Gertaera tristeren bat dela-eta negar egiteko beharra izan dudanean, kotxean kantu hau entzun eta erraz atera izan zaizkit malkoak. Terapeutikoa dela esatea gehitxo da beharbada, baina barruak husteko balio izan dit abesti honek".

  • Elektrizitatea (Zea Mays)

"Aiorak abesti honekin transmititzen duen indarra da niretzat abesti hau berezi egiten duena".

  • Gaztelugatxeko martxa (Kepa Junkera)

"Inauteriak festa bereziak dira herritar askorentzat. Gure etxean ostiraleko jaialdiarekin hasten da inauterietako egitaraua, eta abesti hau jaiek sortzen duten ilusio puntu horrekin lotzen dut".

  • Hilezkorrak (Azken sustraiak)

"Etxeko soinu banda aldatzen joan da alaben adinarekin. Orain dela urte batzuk, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen edozein abestirekin osatuko nuke zerrenda hau; gaur egun, beste etapa baten gaude, eta arratsalde askotan entzuten dugun abestia da Hilezkorrak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide