Azpeitiarren doinuak

Begoña Beobideren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko api. 27a, 09:00

Begoña Beobide.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak osatu duen zerrenda. Haren zerrendarekin, hurrengo oporraldira arte agurtuko du Uztarriak Azpeitiarren doinuak atala.

  • Ni naiz (Xabier Lete)

"Xabier Lete izan zen euskaraz entzun nuen lehen kantarietakoa. Haren kantuak txikitatik entzun ditut etxean, eta horietatik Ni naiz izan da betidanik gehien gustatu izan zaidana. Bere zentzua ulertu nahian, poesia eta malenkonia puntua sentiarazten dizkit kantu honek. Beti eta betirako gustuko, Xabier Lete".

  • Izarren hautsa (Mikel Laboa)

"Mikel Laboa, betiko klasikoa, baina erabat euskal kantari atenporala... Haren hainbat abestitatik, Izarren hautsa da gehien gustatzen zaidana. Gizonak betidanik izan duen galderari erantzuten saiatzen da abesti hau: nondik sortu garen, gure sustraiaren nondik norakoari erantzun nahian...".

  • Elektrizitatea (Zea Mays eta Euskadiko Orkestra)

"Aioraren ahotsak duen indarrak, edozein kanta orkestrarekin batera, beste egoera batera eramaten nau. Horixe sentiarazten dit kantu honek".

  • Argia (Izaro)

"Izaroren abestiak asko gustatzen zaizkit, baina bat aipatzekotan, Argia aukeratuko nuke. Izan ere, ia abesti guztian zehar hitz bakarra errepikatzen da: argia. Argiak izan ditzakeen kolore eta intentsitate desberdinak ditu Izarok erabiltzen dituen doinuak eta musika erregistroak, eta metafora gisa ulertzen dut abesti hau".

  • Noizbait (Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)

"Euskadiko Orkestrarekin batera egindako bertsio hau, Ken Zazpiren abesti gustukoenetakoa dut. Balada gisa, asko gustatzen zait".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide