Oraindik ere eros daitezke Bulegoren kontzerturako sarrerak

Julene Frantzesena 2022ko api. 25a, 12:02

Bulego taldea.

Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke zapatuan Sanagustin kulturgunean izango den kontzerturako sarrerak. Azkoitiko taldeak Erdian oraina biraren barruan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan hasita.

Bulego musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Sanagustin kulturgunean, eta oraindik ere eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamahiru euroren trukean. Azkoitiko taldeak Erdian oraina biraren barruan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide