Lasaoko istripuaren lekuko eske ari da Ertzaintza

Anartz Izagirre 2022ko eka. 6a, 09:21

Hil egin da atzo Lasaon izandako ezbeharreko moto gidaria, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzeko lanetan dabil orain. Ezbeharraren unean zeuden lekukoak eskatu ditu Ertzaintzak.

Istripu larria izan zen atzo, igandea, Lasaon. 18:35 inguruan izan zen ezbeharra, GI-631 errepidean, Azpeitia eta Zestoa artean, Lasao auzoaren parean, eta auto batek eta moto batek talka egin zuten. Ondorioz, moto gidaria larri zauritu zen eta osasun langileak hura suspertzen saiatu baziren ere, moto gidaria hil egin zen. Uztarriak baieztatu izan ahal izan duenez, 39 urteko zumaiar bat da hildakoa.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak, eta orain istripuaren unean izandako lekukoen bila dabil. Horretarako, ikerketako agenteekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943-53 91 19 telefonora deituta.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide