Azpeitiarren doinuak

Joane Kortaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 12:47

Joane Korta.

Joane Korta Lagun Onakeko futbolariak osatu du Azpeitiarren doinuak seriearen uda honetako bigarren kantu zerrenda. Abuztuaren 31ra arte, asteazkenero argitaratuko du kanta zerrenda bat Uztarriak, 2022ko udako seikotea osatu arte.

  • Zuretzako hitz ederrak (Peiremans)

"Peiremans proiektu puntual gisa sortutako musika taldea da. Nahiz eta kanta asko ez izan, kalitatezko musika sortu dutela uste dut. Haien kantuetatik nire gustukoena eta entzuten dudan bakoitzean umorea aldatzen didana aukeratu dut. Helarazten duen mezuagatik, norbaiti eskerrak emateko kanta egokiena dela uste dut".

  • Azken rokanrola (Rotten XIII)

"Rotten XIII taldearen kanta lasaienetako bat dela esango nuke. Erritmoa asko gustatzen zait, ezinbestekoa da gitarra doinua entzun bezain orduko mugitzen hastea".

  • Betiko (Iheskide)

"Iheskide aspalditik entzun izan dudan taldea da, baina kantu hau bereziki pertsona berezi batek erakutsi zidan. Orduz geroztik, entzundako bakoitzean bera gogorarazten dit".

  • Nahi duzunerako (Nahixan)

"Klasiko bat da niretzat. Harreman baten amaierari eta bizipenei eskerrak ematen dizkie kantak. Txikitatik entzun izan dut eta triste nagoenean entzun dezakedan kantetako bat da".

  • Hitzetan (Idoia)

"Orain dela gutxi, zoriz aurkitu nuen kanta hau musika plataforma batean, eta lehen momentutik kanta atsegina iruditu zitzaidan, bai doinuagatik eta bai letragatik. Orduz geroztik, Idoia eta bere kantak aurkikuntza bat izan dira niretzat".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide