Errekortari Txapelketa Nagusiko saioa, bideoan

Mireia Galarza 2022ko uzt. 26a, 13:07

Errekortari Txapelketa Nagusiko saioa jokatu zuten atzo, Santio egunez, Azpeitiko zezen plazan. Beste behin, Eusebio Sacristan Usek jantzi zuen txapela. Ivan Gonzalez sailkatu zen bigarren, Jonatan Estebanez hirugarren, Juan Carlos Garcia laugarren eta Aaron Grande bosgarren. Errekorterik onenaren saria, bestalde, Mikel Vallejok eskuratu zuen. Atzoko errekortari saioko irudiekin osatutako bideoa da honako hau. 

 

Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Errekortari Txapelketa Nagusiko saioa izan zen atzo Azpeitiko zezen plazan. 18:00etan hasi zen ikuskizuna, eta punta-puntako hamabi errekortarik parte hartu zuten lehian. azken saioetan bezala, Eusebio Sacristan Use nagusitu zen atzokoan, Azpeitian irabazitako bosgarren txapela eskuratuta.  Honako hauek izan dira saioan parte hartu zuten gainontzeko errekortariak: Paquito Murillo, Javier Pradanas, Jonatan Estebanez Peta, Aaron Grande, Pablo Martin Guindi, Arturo Tapia, Ivan Gonzalez, Mikel Vallejo, Gorka Santamaria, Pedro Caballo Piter eta Juancar De la Puebla.

Bi fasetan jokatu zuten txapelketa. Lehen fasean, hamabi parte hartzaileak lau multzotan banatu ziren, eta lau zezen atera zituzten. Talde bakoitzeko onena final handira sailkatu zen. Ondoren, final handian, errekortariak parez pare neurtu ziren. 

Erlazionatuak

Beste behin ere, Use garaile Errekortarien Txapelketa Nagusian

Mireia Galarza eta Ihintza Elustondo 2022 uzt 25 Azpeitia

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide