Hasi dira horrenbeste esperotako San Inazio jaiak, eta goizean goizetik hasita jai giroa nagusitu da herriko kaleetan zehar. Atzegi elkarteko kideek bota dute txupinazoa 12:00etan, eta ondoren, Azpeitiko hainbat txoko arrosaz zipriztindu dituzte herritarrek. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaur goizeko eta eguerdiko irudiak zein adierazpenak.