- Gure bide galduak (Benito Lertxundi)
"Kantu honek nire gaztaroko lehen kezkak gogorarazten dizkit, batez ere, haiek zer garai ziren kontuan hartuta".
- Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)
"Kanta hau ere gogoko dut, Mikel Laboaren kanta gehienak bezala".
- Kanpo (Errobi)
"Hauek ere aro bat markatu zuten nire bizitzan, beren esanahi handiko letrengatik zein musikarengatik".
- Lau teilatu (Itoiz)
"Itoiz beste talde mitikoetako bat da niretzat, baita nahi baino azkarrago desegin zena ere".
- Astoarena (Oskorri)
"Oskorri erreferenteak izan ziren niretzat, beren errepertorio handiko kanta askorengatik, eta gainera, oso ondo pasatzen nuelako haien kontzertuetan".