Piaspe proiektu eolikoa

Piaspe proiektuaren inguruko batzar irekia, osorik

Urtzi Oteiza eta Maialen Etxaniz 2022ko urr. 12a, 11:11

Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egin asmo duen zentral eolikoaren inguruko batzar irekia egin zuten atzo Soreasu antzokian, Azpeitiko Udalak deituta. Nagore Alkorta alkateak eta Josu Labaka Estrategia eta Hirigintza zinegotziak eman zituzten azalpenak udalaren izenean, eta Starfrakt enpresatik, Jon Zayasek eta Juan Miguel Alvarezek hartu zuten hitza. Haien azalpenak amaitzean, herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten. Asko luzatu zen bilera; ia hiru ordu iraun zuen. Osorik ikus daiteke hemen batzarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide