Zozketa

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekorako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko urr. 19a, 13:37

Izarraitz pilotalekuan jokatuko da, 18:00etan hasita, eta zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00ak arte dute horretarako aukera.

III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalaurreko kanporaketa jokatuko da larunbatean, Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.  Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, eta parte hartzeko epea ostiralean 12:00etan itxiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide