2022/11/15 19:00

Hitzaldia

'Berezko basoen ekarpena' hitzaldia

'Berezko basoen ekarpena' hitzaldia
Baigerako aretoa, Azpeitia

Urola Bizirik taldearen III. Ingurumen Jardunaldien barruan. Naturak zaintzen gaitu lelopean antolatu dute.
Hitzaldia: Berezko basoen ekarpena
Hizlaria: Joserra Diez, Biologian doktorea

Diezek zein Estibaliz Sarrionandiak Azpeitiko ingurune naturalen katalogoa ondu zuten 2005ean. Uraren, lurraldearen, klima aldaketaren, trantsizio energetikoaren eta ibaietako ekosistemen funtzionamenduaren inguruko hainbat proiektutan parte hartu izan du Diezek, eta Azpeitiko hitzaldian ere gai horiek izango ditu hizpide, Ibai Eder urtegiari aipamen berezia eginez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide