Ilusioz hartu dituzte Karmelo Etxegarai Ikastolan Olentzero eta Mari Domingi ikazkinak

Andoni Elduaien 2022ko abe. 23a, 15:12

Gaur hartu dituzte Gabonetako oporrak Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan, eta dantzan nahiz abesten igaro dute eskolako azken eguna ikasleek eta irakasleek. San Martin egoitzara ere egin dute bisita, eta han Gabon kantak eskaini dizkiete egoiliarrei.

Asteartean Iraurgi Ikastetxean eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin egin bezala, gaur, ostirala, Olentzerok eta Mari Domingik Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako haurrak bisitatu dituzte. Ikastolako ikasleek trikiti doinuekin egin diete harrera bi ikazkinei, eta bikoteari beraien esker ona adierazteaz gain, txikienek eskutitzak ere jaso dituzte.

Gaur hartu dituzte Gabonetako oporrak ikastolan, eta jai giroa nagusitu da goiz osoan zehar eskolan; izan ere, ikasleek ilusioz hartu dute ikazkinen bisita eta abestuz nahiz dantzatuz igaro dute goiza. Hirugarren zikloko ikasleak, berriz, San Martin egoitzara joan dira hango egoiliarrei Gabon kantak abestera.

(Argazkiak: Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide