Ondo uztartutako bertsoak, Lasaoko santa eskean

Julen Imaz 2023ko ots. 5a, 09:06

Goiz eta arratsalde baseriz baserri eta etxez etxe ibili ziren atzo Lasaon, Santa Ageda bezperako koplak, musika eta umore ona barreiatuz.

Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi zarauztarrak bertsolari zituztela ibili ziren Lasaon atzo santa eskean. Goizean saio luzea egin ondoren, auzo elkartean bazkaldu eta arratsaldean eskean jarraitzeko indarrak hartu zituzten.

Baserriz baserri berri abiatu aurretik, ondo uztartutako bertsoak kantatu zituzten eguneko bertsolariek, elkartearen atarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide