Karnabalak 2023

Karnabalen atarian, kaldereroek hartu dituzte kaleak

Andoni Elduaien - Gorka Eizagirre

Karnabalak ate joka diren seinale, kaldereroen desfileak alaitu zuen atzo, larunbata, herria. Trapu zaharrak soinean, herritar ugari animatu zen kaldereroen konpartsan ateratzera. 

Atzo, zapatua, kalejira jendetsua egin zuten dozenaka herritarrek kalderero jantzita. Udal Musika Banda izan zuten kaldereroek bidelagun ibilbidean, baita astoak eta karroak ere. Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa jo zituzten haurrek nahiz gurasoek, eta lapiko hotsak nonahi zabalduz, karnabalak iragarri zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide