Animal, CheckBoyz eta Revolver taldeen kontzertuak izango dira asteburuan

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 27a, 10:20

Animal.

Animal eta CheckBoyz taldeak ostiralean igoko dira Sanagustingo oholtzara; Revolver taldea, berriz, zapatuan ariko da Soreasu antzokian. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean daude eskuragai.

Datorren asteburuan Animal, CheckBoyz eta Revolver taldeak zuzenean ikusteko eta entzuteko aukera izango da Azpeitian. Animal eta CheckBoyz taldeak ostiralearen ariko dira Sanagustin kulturgunean, eta Revolver taldeak zapatuan emango du kontzertua, baina Soreasu antzokian. Bi emanaldiak 22:00etan hasiko dira eta bietarako sarrerak eskuragai daude Kulturazen webgunean.

Ostiraleko saioan, CheckBoyz talde azkoitiarra izango da oholtzara igotzen aurrena; eta haren ostean, Animalen txanda izango da. Mostolesko (Espainia) Non Servium Oi! talde entzutetsuko abeslariaren bakarkako proiektua da Animal. Larunbatean Soreasun ariko den Revolver taldea, berriz, Carlos Goñi musikari valentziarrak gidatzen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide