Sorkuntza Bekak, sortzaileen begietatik

Urtzi Oteiza - Julen Imaz - Ane Olaizola 2023ko mar. 4a, 17:58

Sorkuntza Beken iazko uzta ari da fruituak ematen, atzotik Betharram aretoan ikus daitekeenez. Eider Beobideren eta Maria Osesen eta Katixa Goldazen proiektuek sormen egonaldi bana egiteko beka bana jaso zuten, eta Sara Madrazok, Sabrina Romerok, Julen Agirrek, Jone Arriolak, Jonathan Escapak eta Jon Barkinek, berriz, sormen prozesuko beka. Horien lanekin erakusketa kolektiboa zabaldu dute Azpeitiko erakusketa aretoan, artistekin beraiekin egon da Erlo Telebista, beraien esperientziaren berri emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide