Azpeitiarren doinuak

Gurutze Eizmendiren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2023ko api. 5a, 14:30

Gurutze Eizmendi.

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Gurutze Eizmendi aktoreak osatu duen zerrenda.

  • Maite zaitut, amatxo (Pirritx, Porrotx eta Marimotots).

"Kanta entzun nuen momentuan, alaba zaharrena agertokiaren gainean zegoen, eta beste alaba nire ondoan. Oso hunkigarria egin zitzaidan, bai une hori, baita abestia bera ere".

  • Itsasoari begira (Benito Lertxundi).

"Uda partean, lagunak kostaldera joaten garenean, itsasoari begira jartzen gara, eta abesti hori jartzen dugu, eta kantatu egiten dugu. Momentu zoragarria izaten da!".

  •  Xalbadorren heriotzean (Erramun Martikorena).

"Abeslari askok abestu izan duten abestia da, eta abesten dutena; ni, baina, Erramunekin gelditzen naiz, bere ahots zoragarri hori barruraino sartzen zaidalako. Aspertzen ez naizen abestia da!".

  •  Ilargia (Ken Zazpi).

"Lehenengo aldiz entzun nuenean Ken Zazpiren kanta hau barruraino sartu zitzaidan, eta hortxe geratu da!".

  • Paris (Izaro).

"Izarok elkarrizketa batean kontatu zuen, abesti hau idazteko inspirazioa nondik etorri zitzaion: nonbait, bere bikotekideak lo hartu aurretik "amets goxoak izan eta ahal dala nirekin" esan zionean sortutako abestia da. Entzun nuenean maitasuna entzun nuen!"

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide