Udal eta foru hauteskundeak 2023

Alkategaien mahai ingurua izango da maiatzaren 18an

Erredakzioa 2023ko mai. 12a, 09:15

Nagore Alkortak (EH Bildu) eta Jabier Altunak (EAJ) parte hartuko dute solasaldian. Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Ihintza Elustondo kazetariak gidatuko du saioa, eta amaieran, herritarrek galderak egiteko tartea izango dute. UKTk zuzenean emango du saioa.

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen jarraipen zabala egingo du UKTk, eta horien atariko moduan, herriko alkategaiekin mahai ingurua antolatu du. Maiatzaren 18an, ostegunez, izango da saioa, Sanagustin kulturgunean, 19:00ean.

Nagore Alkortak (EH Bildu) eta Jabier Altunak (EAJ) parte hartuko dute solasaldian; aldiz, PSE-EEko Manuela Nerea Alustiza, Elkarrekin Podemoseko Jose Carlos Garcia Rodrigo eta PPko Alvaro Farras ez dira bertan izango, nahiz eta hedabide honen gonbidapena jaso duten. Mahai ingurua gidatzeaz eta moderatzaile lanak egiteaz, berriz, Ihintza Elustondo kazetaria arduratuko da. Bi hautagaiei herriari lotutako hainbat gai jarriko zaizkie mahai gainean, eta ikus-entzuleek ere haiei galderak egiteko aukera izango dute solasaldiaren amaieran.

UKTk saioa streaming bidez zuzenean emango du, eta Erlo Telebistan zein webgune honetan izango da ikusgai. Hurrengo egunean, grabatutako bideoa ere ikusgai izango da Uztarria.eus-en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide