2023 eka 17 Azpeitia
Datorren agintaldian azpeitiar guztien eta Azpeitia hobego baten alde lan egiteko konpromisoa erakutsi du Alkortak gaurko kargu hartze ekitaldian. EAJk ere aurreko agintaldiko zinegotzi kopuruari heldu dio, eta Jabier Altuna izango da jeltzaleen bozeramailea. Hark adierazi du "errespetuan oinarritutako oposizioa" egingo duela EAJk datorren agintaldian. Era berean, "herriarentzat onak diren proiektuak” babestuko dituztela azaldu du Altunak, baina haien programarekin bat egiten ez dutenen kontra borrokatu beharko dutela adierazi du.