Etzi, ostirala, hilak 19, EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du herrian. Maite duzun Azpeitia. Egingo dugu lelopean, hiru emakumek hartuko dute hitza: Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, Mertxe Aizpurua koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkategaiak. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta eguraldiaren arabera erabakiko dute non egin: ateri bada, plazan; euria bada, Frontoi Txikian.