Urrestillako Festa Batzordeak XIX. San Joan Herri Krosa antolatu du ekainaren 17rako. Aurtengoan berrikuntzak egin dituzte San Juan jaien bueltan antolatu ohi duen atletismo proban; izan ere, orain artean haurrentzako antolatu duten proba lasterketa eta lehia formatuan egin dute. Aurten, baina, 0-8 urte bitartekoen lasterketa ez da lehiaketa izango, "korrika topaketa" baizik.
17:00etatik aurrera, bost proba egingo dituzte guztira, adin eta maila ezberdinetako korrikalarientzat; azkena, nagusiena, 18:00etan hasiko da. Honako hau da ekainaren 17an arratsaldean Urrestillan izango diren lasterketen ordutegia:
- 17:00: 0 eta 8 urte bitartekoen korrika topaketa (200 metro).
- 17:15: Benjaminen (LHko 3. eta 4. mailatakoen) lasterketa (550 metro).
- 17:30: Alebinen (LHko 5. eta 6. mailatakoen) lasterketa (950 metro).
- 17:45: Infantilen (DBHko 1. eta 2. mailatakoen) lasterketa (1.190 metro).
- 18:00:
- Kadeteen (DBHko 3. eta 4. mailatakoen) lasterketa (2.300 metro).
- Jubenilen lasterketa (4.500 metro).
- Seniorren eta beteranoen lasterketa (8.850 metro).
Topaketa eta lasterketak amaitu ostean, txikienentzat merienda eta zozketak egingo dituztela jakinarazi dute Urrestillako Festa Batzordeko kideek.
Helduen izen-ematea, zabalik
18 urtetik gorakoek dagoeneko eman dezakete izena Urrestillako kroserako, Herrikrosa.eus webgunean; ekainaren 14an itxiko dute Interneteko izen-ematea. Internetez izena ematen dutenek hiru euro ordaindu beharko dute, eta egunean bertan ematen dutenek bost euro. Lasterketen egunean bertan nahi duten guztiek eman ahalko dute izena Urrestillako plazan, 15:30etik aurrera.