Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungaia Azpeitian izan da gaur goizean. Foru hauteskundeetarako kanpainaren barruan, Gipuzkoako hainbat herri ari da bisitatzen Mendoza egunotan, eta eta gaur Azpeitian izan da. Alderdiko hainbat kiderekin izan da ahaldungaia, hala nola Jabier Altuna EAJren Azpeitiko alkategaiarekin eta EAJren hainbat zerrendakiderekin. Besteak beste, asteartea izanik, azokan ibili dira hautagaiak, eta herriko zenbait txoko ere bisitatu dituzte.