Udal eta foru hauteskundeak 2023

2019ko datuekin alderatuta, bost puntu jaitsi da eguerdira arteko parte hartze datua

Julene Frantzesena 2023ko mai. 28a, 14:17

Hainbat herritar boza emateko ilaran, gaur goizean.

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 5,17 puntu jaitsi da Azpeitian 14:00etara arteko parte hartzea. Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %36,76 izan dira hauteslekuetan, hau da, 4.187 herritar. 18:00etan emango dute hurrengo parte hartze datua.

Udal eta foru bozen eguna da gaurkoa, eta nabari da hori herriko zenbait lekutan. Izan ere, hainbat herritar izan dira botoa ematen gaur goizean. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, 5,17 puntu jaitsi da Azpeitian 14:00etara arteko parte hartzea.

Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %36,76 izan dira hauteslekuetan, hau da, 4.187 herritar. Duela zortzi urte, 2015ean, berriz, herritarren %38,45k eman zuten botoa 14:00etara bitartean. Beraz, azken zortzi urteetako parte hartze daturik baxuena izan da gaur eguerdira bitartean.

Gipuzkoan, berriz, herritarren %36,76k eman dute botoa 14:00etara bitartean. Datu hori 2019ko bozetakoa baino 2,69 puntu apalagoa da; izan ere, orduko hartan herritarren %38,45ek eman zuten boza ordu horretarako.

Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide