Udal eta foru hauteskundeak 2023

Zortzi puntu egin du behera parte hartzeak Azpeitian

Julene Frantzesena 2023ko mai. 28a, 18:09

Hautesmahai bateko gaur goizeko irudia. (Kris Fernandez)

Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan emandako datuen arabera, 8,3 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko udal bozetako datuekin alderatuta. Herritarren %47,78k eman dute botoa; hau da, boza ematera deituta zeuden herritarretatik 5.442k. 

18:00etan eman ditu Espainiako Barne Ministerioak udal hauteskundeetako eguneko bigarren parte hartze datuak, eta Azpeitian eguerdira bitartean baino gehiago jaitsi da zenbateko hori. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan emandako datuen arabera, 8,3 puntu jaitsi da parte hartzea, 2019ko udal bozetako datuekin alderatuta.

Hauteslekuak ireki dituztenetik 18:00etara, herritarren %47,78k eman dute botoa; hau da, boza ematera deituta zeuden herritarretatik 5.442k. 2019an, berriz, herritarren %56,1ek eman zuten botoa ordu horretara bitartean, hautes erroldako 6,305 lagunek.

Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak. Zehazki, herritarren %48,54 joan da udal hauteskundeetan boza ematera, 2019an baino 4,8 puntu gutxiago.

20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta orduan hasiko dute boto kontaketa. Uztarria.eus-ek emaitzen jarraipen berezia eskainiko du ordu horretatik aurrera webgunean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide