Udal eta foru hauteskundeak 2023

Nagore Alkorta: "Emaitzak oso onak dira agintaldi gogor honen ondoren"

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 29a, 00:02

Beste urte batez, EH Bildu gailendu da nagusitasun osoz Azpeitian. Aurreko agintaldiko zinegotzi kopuruari heldu dio koalizioak, eta hamar zinegotzi lortu ditu. Beraz, Nagore Alkortak jarraituko du agintean, eta bera izango da alkate 2023-2027 agintaldian. EAJk, berriz, zazpi eserleku lortu ditu Azpeitiko Udalean, aurreko agintaldian bezala. Alkorta "oso pozik eta eskertuta" agertu da behin betiko emaitzak jakin berritan.

Parte-hartze datu baxuek jakin-mina piztu dute herrian, abstentzioa %39,9koa izan baita, 2019ekoa baino hamar punto handiagoa. Azken emaitzak askorik aldatu ez diren arren, bi alderdi nagusiek behera egin dute boto kopuruan. Dena den, koalizio abertzaleak 1.000 botoko aldea atera die jeltzaleei. Behin-betiko datuak jakin berritan “oso pozik” agertu da Alkorta.

EAJk ere eutsi dio 2019ko Udal hauteskundeen emaitzei, baina Uztarriak ezin izan du bearekin hitz egin bideorako. PSE-EE izan da boto gehien jaso duen hirugarren alderdia, 167 boz jaso ditu. Elkarrekin Podemosek 65 boto jaso ditu eta PPk, 56. Boto baliogabeak bikoiztu egin dira. Zehazki, 144 boto baliogabe zenbatu dituzte, eta 108 zuri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide