Gipuzkoan bezalatsu, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da nagusi Deba-Urola barrutian. Urola Kostan ere EH Bilduk jaso ditu boz gehien, baita Azpeitian ere. Zehazki, koalizioak bozen %50,2 eskuratu ditu (3.384 boto), eta EAJk, berriz, bozen %41,69 (2.810 boto). PSE-EEk botoen %3,52 (237 boto) jaso ditu Azpeitian foru hauteskundeetan, Elkarrekin Podemosek %1,77 (119 boto), PPk %1,19 (80 boto) eta Stopek %0,25 (17 boto).
Urola Kostan ere, joera hori errepikatu egin da. 16.477 boto EH Bilduk eta 14.548 boto EAJk. PSE-EEk, berriz, 2.538 boz jaso ditu, Elkarrekin-Podemosek 1.224 boto, PPk 765 eta Stopek 166. Ondorioz, eskualdeko herri gehienetan ere EH Bildu izan da indar bozkatuena, baina izan dira salbuespenak ere: EH Bilduk jaso ditu boto gehien Aizarnazabalen, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian; EAJk, aldiz, Aian, Azkoitian eta Zarautzen. Beizaman, baina, udal bozetan Aurrena Beizama Bai izan da bozkatuena, eta EH Bildu, berriz, foru hauteskundeetan.