Trumoi eta tximista artean jokatu dute XIX. San Joan Herri Krosa arratsaldean, Urrestillako Festa Batzordeak antolatuta, eta korrikalariak ere tximistak bezala aritu dira lasterka. Helduen proba nagusian, Aitor Mimenza Azpeitiko bizilaguna eta Maite Etxezarreta nagusitu dira. 8.850 metroko ibilbidea osatu behar izan dute horiek; Mimenzak 28 minutu eta lau segundo behar izan ditu proba amaitzeko, eta Etxezarretak, berriz, 32 minutu eta 52 segundo.
Gizonetan, Farid El Idrissi sailkatu da bigarren postuan, 29:37 denborarekin, eta Marcos Zaldibia hirugarren, 29:40 denborarekin. Emakumeetan, berriz, Onintza Zeberio izan da bigarrena, 38:23 denborarekin, eta hirugarren Nerea Etxeberria, 38:42 denborarekin.
Helduen proba 18:00etan hasi den arren, aurretik haurren eta gaztetxoen lasterketak izan dira Urrestillan, eta haur ugarik parte hartu dute horietan. 17:00etan hasi dituzte proba horiek, eta 0 eta 8 urte artekoak izan dira korrika egiten aurrenak; aurtengoan, adin horretako haurren proba ez da lehiaketa izan, "korrika topaketa" baizik. Horiek 200 metroko ibilbidea egin dute.
Horien ostean, adin tarteka banatuta, hainbat lasterketa jokatu dituzte, eta hona hemen irabazleen izenak:
-Benjaminak (LHko 3. eta 4. mailatakoak, 550 metro).
- Mutilak:
- Aimar Urrestilla
- Alain Uranga
- Lander Tapia
- Neskak:
- Sara Etxeberria
- Aiora Etxezarreta
- Aret Aranbarri
-Alebinak (LHko 5. eta 6. mailatakoak, 950 metro).
- Mutilak:
- Ayoub Ziani
- Jon Egibar
- Ander Aranberri
- Neskak:
- Libe Arregi
- June Aizpuru
- Maite Arregi
-Infantilak (DBHko 1. eta 2. mailatakoak, 1.190 metro).
- Mutilak:
- Jon Porta
- Mikel Zabala
- Ibai Maiz
- Neskak:
- Ane Arregi
- Nora Irizar
- Ane Sorazu
-Kadeteak (DBHko 3. eta 4. mailatakoak, 2.300 metro).
- Mutilak:
- Ioritz Intxaurrandieta
- Jokin Maiz
- Ander Lizarburu
- Neskak:
- Itsaso Izagirre
-Jubenilak (4.500 metro).
- Mutilak:
- Aritz Olaizola
Topaketa eta lasterketak amaitu ostean, txikienentzat merienda izan da, eta zozketak egin dituzte Urrestillako Festa Batzordeko kideek.