Bihar jarriko dituzte salgai Herriarteko Txapelketaren finalerako sarrerak

Julene Frantzesena 2023ko eka. 20a, 08:35

Hainbat herritar 2018ko Herriarteko finalean.

Bihar eta etzi eskuratu ahal izango dira txartelak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Izarraitz pilotalekuan. Finala zapatuan izango da, 16:30ean hasita, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Azpeitiak Oiartzun izango du parez pare. Hara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko dute.

Azpeitiak eta Oiartzunek zapatuan jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala Donostian, Atano III.a pilotalekuan, 16:30ean hasita, eta Ilunpe pilota elkarteak bihar jarriko ditu salgai finalerako sarrerak. Hain zuzen ere, bihar eta etzi eskuratu ahal izango dira txartelak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Izarraitz pilotalekuan. Kantxako sarrerak hamar euro ordaindu beharko dira, eta goiko eserlekuetakoak, berriz, bost euro.

Gainera, Azpeititik Donostiara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko dute, eta sarrerak erostean eman ahal izango dute herritarrek autobuserako izena. Larunbatean, 15:00etan aterako dira autobusak anbulatorioaren aurretik.

Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak zuzenean emango dituzte finaleko neurketak zapatuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide