Arratsaldean ere, giro ezin hobea Euskal Herriko Skate Txapelketan

Julene Frantzesena 2023ko eka. 26a, 09:13

Hainbat kategoriatan aritu ziren parte hartzaileak atzo arratsaldean, eta giro bikaina sortu zen Izarraitz skate parkean.

Goizean bezalaxe, atzo arratsaldean ere Euskal Herriko Skate Txapelketa hartu zuen Izarraitz skate parkeak, eta herritar ugari izan ziren haurrek nahiz gaztetxoek skatearen gainean erakutsitako dohainak ikusten.

Hainbat kategoriatan aritu ziren parte hartzaileak arratsaldean, eta ikuskizun bikaina eskaini zuten horiek ere. 12 urtez azpikoen park modalitatean Oier Godoa izan zen nagusi, eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Kerman Blanco eta Sara Gonzalez. 12 urtez azpikoen street modalitatean, aldiz, Kerman Blancok, Julia Fernandezek eta Markel Latorrek osatu zuten podiuma.

16 urtetik beherako skaterren artean, Markel Diaz nagusitu zen, eta bigarren sailkatu zen Unax Garai. Hirugarren, berriz, Elias Bhloul izan zen. Bestalde, nesken irekian Sara Larrañaga izan zen garailea, eta haren atzetik izan ziren Nora Auzmendi eta Hegoa Zabalburu. Mutilen irekian garailea Izei Villakorta izan zen, eta bigarren eta hirugarren egin zuten Enaitz Odriak eta Larrun Barrenetxeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide