- Ilunabarra (Raimundo Sarriegi)
"Kantu honetan Zumaia eta nire etxekoak daude. Gure atta eta ama San Telmo gainean, eta ilunabarrarekin eguzkiak urrezko bola baten itxura hartu du. Elkarrekin abesteko kantua da, sarri abestu izan duguna eta abestuko duguna".
- Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa)
"Batek gose diruen bitartean ez garela asetuko dio, eta inor loturik bada ez garela aske izango. Mikel Laboak bere letrekin— eta besteenekin— guk adierazi ezin duguna adierazten daki. Migratzaileak, eta orokorrean, sufritzen dutenekin egoteko beharra".
- Lolita (J.I. Aldalur)
"Azpeitiko Karnabala. Sentimentu guztiak gorputzean gorde ezinik. Lagunak, begiradak, pentsamentuak, zirrara. Askatasun sentsazio erakargarria, eta parean jarritako edozeinekin Lolita dantzan egiteko nahia".
- Ez nau izutzen negu hurbilak (Mikel Laboa)
"Mikel Laboa handia berriro ere. Baretzen nauen abestia. Bizitzaren baratzetik azken loreak biltzeak ez daukalako tristea izan beharrik, aberasgarria baizik. Izurik gabe bizitza gozatzeko desioa dago abesti honetan onartu nahi duenarentzat".
- Esperantza (Espartzu)
"Entzuten ditugun abesti asko hutsak daudelako. Denak berdin jarrai dezan, garrantzitsua da zer abesten dugun ez pentsatzea. Espartzuk bere abestietan mezu argiak zabaltzen ditu, doinuetan ezkutatu gabe. Zerbait aldatzen ari da gure gizartean".