- Hara nun diran (Imanol)
"Oso bertso politak eta Imanolen ahots zoragarria. Osaba Patxikok oparitu zidan disko hau gaztea nintzenean, eta nire lehen musika erreferentzia da. Kartzelatik atera zenean, eta Euskal Herrira itzuli, berdina sentituko zuela pentsatzen dut".
- Goizian argi hastian (Amaia Zubiria eta Txomin Agirre)
"Iparraldeko abestirik goxoenetako bat da. Abesti zoragarria, ez da ezer gehiago esan behar".
- Maitia nun zira (Easo abesbatza)
"Musika goxoa, hunkigarria, barruraino sartzen zaizuna. Musika zein zoragarria den sentiarazten dizu abesti honek".
- Salamancara (Oskorri)
"Hauek ere kopla politak dira, Natxo de Feliperen ahotsarekin. Txikitan osabak bere tesia Salamancan defendatu zuen, eta amamak etxean askotan abesten zuen. Amamaz gogoratzen naiz entzuten dudan bakoitzean".
- Haizea (Ken Zazpi)
"Zuzeneko bertsioa ezin hobea da. Ken Zazpi azken urteetan atera den talderik onena da. Kantu on asko ditu, baina hau aukeratu dut. Familia osoak autoz egin genuen bidaia eder batean asko entzun genuen abesti hau, eta bidaia hura gogorazten dit".