Txema Foronda eta Pilar Rodas nagusi, Azpeitia Hiria XX. Rallyan

Maialen Etxaniz 2023ko uzt. 23a, 13:05

Atzoko sari banaketa ekitaldiko irudia. (Lagun Artea eskuderia)

Guztira, 76 autok parte hartu zuten proban. Auto horietako bi erretiratu egin ziren, eta horrenbestez, 74 gidarik bukatu zuten proba. Forondak eta Rodasek lortu zuten markarik onena (51.7) 1988ko BMW 325ix autoarekin. 

Txema Foronda gidariak eta Pilar Rodas kopilotuak irabazi dute Azpeitia Hiria Rallyaren XX. edizioa. Atzo jokatu zuten, Lagun Artea eskuderiak antolatutako eta Maykel del Cid zenaren omenezko rallya Gipuzkoako errepideetan barrena, eta guztira, 76 autok parte hartu zuten proban. Auto horietako bi erretiratu egin ziren, eta horrenbestez, 74 gidarik bukatu zuten proba. Forondak eta Rodasek lortu zuten markarik onena (51.7) 1988ko BMW 325ix autoarekin. 

Parte hartzaileek 230 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten 25 urtetik gorako autoetan. Ibilbideko lehen zatia Errezilgo Iturburura artekoa izan zen, eta handik Tolosara hartu zuten, Abaltzisketako zatia egin ahal izateko. Ondoren, Idiazabalgo Guardi poligonoan geldialditxoa egin eta Gabiriako zatiari ekin zioten. Zatirik luzeena izan zen hori, 38,5 kilometrokoa.  Arratsaldeko zatiari 16:00etan ekin zioten, eta Matxinbentako zatia egin ostean, 16:35etik aurrera, Urrakiko errepideetan barrena ibili ziren. Ibilbideko seigarren zatia Asteasutik Aiara artekoa izan zen, eta han ordubeteko atsedena hartu ostean, 18:40etan Pagoetako zatia egin zuten, eta 19:05ean hasita, Meagaskoa. Ohi bezala, proba amaitzean, epaitegiko plazan egin zuten sari banaketa ekitaldia, 20:30 inguruan. 

Hona hemen 2023ko Azpeitia Hiria Rallyaren sailkapena: 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide