Basozainek eraman dute putrea

Julene Frantzesena eta Aitziber Arzallus 2023ko abu. 16a, 13:02

Goiz guztia 1766ko Matxinada kaleko petrilean pasatu du hegaztiak, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean. Azkenean, Udaltzaingoak Uztarriari esandakoaren arabera, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea.

Basozainek eraman dute atzotik Artetxe hotelaren inguruetan zebilen putrea. Atzo goizean Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili eta gero, eguerdian Artetxe hotelaren teilatura igo zen hegaztia. Gaua, berriz, Artetxe hotelaren alboko baratzean igaro du, eta goiz guztia 1766ko Matxinada kaleko petrilean, dozenaka herritarren, udaltzainen eta basozainen begiradapean.

Azkenean, Udaltzaingoak Uztarriari esandakoaren arabera, 12:40 inguruan lortu dute basozainek putrea harrapatzea. Makila baten laguntzarekin, petriletik baratzera bidali dute hegaztia, eta han sare batekin estali dute basozainek, beraiekin eramateko.

Uztarriak herritarrek bidalitako bideoekin osatu du bideoa.

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide