Kanpai hotsak, 1936ko irailaren 19a gogoan

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 19a, 16:11

Udaletxeko kanpaiak bost minutuz jo dituzte 15:00etan hasita, duela 87 urte Francoren aldeko soldaduak herrian sartu zirenean ihes egin zuten herritarrak gogoan.

Aurten ere kanpai hotsak entzun dira Azpeitian irailaren 19ko bazkalondoan. Gaurko egunez sartu ziren, 1936an, tropa frankistak Azpeitian, eta udalak bost minutuz jo arazi ditu udaletxeko kanpaiak, 15:00etan hasita, duela 87 urte "15:00etako Urolako trenean zein egun haietako beste trenetan eta oinez ihes egin zuten azpeitiar guztien omenez".

Atzo Patxi Ibarzabalen hitzaldiaren hasi zen Oroimen Historikoaren Astearen barruan kokatzen da gaurko ekintza. Azpeitiko Udalak bideo honekin jaso ditu kanpai hotsak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide