Azketa ahots taldeak kontzertu berezi batekin ospatu du hamargarren urteurrena

Nerea Uranga - Andoni Elduaien 2023ko urr. 15a, 19:18

Hamar urte bete ditu Azketa ahots taldeak, eta hori baliatuta, kontzertu berezia eskaini du Julian Barrenetxea abesbatzarekin batera Sanagustin kulturgunean. Herritar ugari joan da emanaldia entzutera.

Azketa ahots taldeak hamargarren urteurrenaren ospakizun kontzertua eskaini du gaur, igandea, Sanagustin kulturgunean. Jendetza bildu da aretoan herriko taldearen emanaldia bertatik bertara jarraitzeko. Julian Barrenetxea abesbatzako kideak izan dituzte bidelagun gaurko kontzertuan, eta bi taldeek banaka nahiz elkarrekin kantatu dituzte abestiak. 

Jose Mari Galdos Azketa taldeko zuzendariak eta Jose Manuel Oiarbide taldekiak taldearen orain arteko ibilia zein izan den eta aurrera begira talde bezala dituzten erronkak zein diren azaldu dute Erlo Telebistaren kameraren aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide