Bidezko merkataritza denda zabalduko du Mixio taldeak astelehenean

Nerea Uranga 2023ko abe. 15a, 11:24

Bidezko merkataritza denda.

Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarriko dute denda abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean. Kontsumo arduratsuaren eta kontzientearen alde sentsibilizatzea du helburu dendak.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Gabonen bueltan bidezko merkataritzako denda zabalduko du Azpeitiko Mixio taldeak. Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik, Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan. Aste barruan irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara artean.

"Kontsumo arduratsuaren eta kontzientearen alde" sentsibilizatzeko helburuz irekiko dute bidezko merkataritza denda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide