abe 18 Azpeitia
Txorizoa, taloa eta abarrak dastatzeko postuak eta baserritarren azoka berezia izango dira goiz-eguerdiko ardatza, eta kirolak, musikak eta bertsoek borobilduko dute festa. Arratsaldean, berriz, erromeria izango da DJaren aurretik plazako kioskoan. Eta Soreasun, aurten helduen bikoteak lehiatuko dira Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketan.