Azpeitiko Kirol Patronatuak eta zumbako irakasleek antolatuta, Gabonetako Zumbatoia egin zuten larunbatean igerilekuan. Hainbat lagun bertaratu ziren, eta Gabonetako apaingarriak soinean zituztela egin zuten zumba.
Lara Idoeta eta Regla Hernandez izan ziren saioaren gidariak, eta Ainhoa Aranbarri gonbidatu bereziak ere parte hartu zuen saioan. Horiez gain, Zumba Gazten aritzen diren hainbat kide ere irakasle lanetan aritu ziren. Gabon giroko kantak dantzatu zituzten, eta horiez gain, baita EITB Mataroirako aukeratuu duten Aukera berriak abestia ere.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "oso pozik" daude saioak izan zuen parte hartzearekin. "Haurrek oso ondo dantzatu zuten, eta oso txintxo portatu ziren saioak iraun zuen bitartean. Gainera, ikasle batzuen sentitartekoak ere animatu ziren parte hartzera. Urretxuko eta Zumarragako ikasle batzuk ere etorri ziren, eta guztiok oso gustura sentitu ginen", adierazi du Hernandezek.