Herriko sortzaileen azoka egingo dute larunbatean

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 19a, 15:43

Iazko sortzaileen azokako artxibo irudia. (Ihintza Elustondo)

Goizez zein arratsaldez egongo da irekita sortzaileen azoka larunbatean, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Guztira, dozena inguru postu jarriko dituzte Azoka Plazan. Besteak beste, jantziak, bitxiak, liburuak, askotariko apaingarriak eta marrazkien laminak eskuratzeko aukera izango da. Zapatuetako baserritarren ohiko postuak bertan mantenduko dituzte.

Azpeitiko eta inguruko herrietako sortzaileek azoka egingo dute larunbatean, hilak 23, Azoka Plazan. Azken aldietan, Orkatz kultur elkarteak antolatu izan du sortzaileen azoka, baina aurten sortzaileei eman die lekukoa. Horrenbestez, haiek ari dira larunbateko ekimena prestatzen, "auzolanean". 

Goizez zein arratsaldez egongo da irekita sortzaileen azoka, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Guztira, dozena inguru postu jarriko dituzte, eta horietan denetarik eskuratu ahal izango da, hala nola jantziak, bitxiak, liburuak, askotariko apaingarriak, marrazkien laminak eta abar. 

Honako hauek izango dira azokan parte hartuko duten sortzaileak: Kiribil zeramika, Oihele (oihal organikoaz egindako arropa), Keizpe (irudia), Biziki (moda/jantzigintza), Endredamakina (birziklatutako materialarekin egindako osagarriak), Manex Beristain (liburua eta barreterapia), Magnolia (likoreak eta marmeladak), Marrak (irudia gauzetan), Harrihari (string art eta makrame), Izaro Orbegozo (jantzigintza), Ametsen txokoa (eskuz egindako osagarriak), Ana Tena eta Olatz Aguado (bitxigintza).

Azoka larunbatean egingo dutenez, zapatuetan postuak jartzen dituzten baserritarrak ere Azoka Plazan izango dira haien produktuak eta jakiak saltzen, ohiko ordutegiarekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide