Eguraldiak ez du zapuztu San Tomas eguneko festa giroa Azpeitian. Ateri eutsi dio, eta jende ugari atera da kalera baserritar jantziak soinean, jaiaz gozatzeko gogoz. Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketaren finalak, azoka, herri kirolak, musika eskolakoen kalejira, Gaztetxeko sagardo orga, Itsasiko ttuntturroak, erraldoiak eta buruhandiak, eta musika bandaren kalejira ez dira falta izan gaurkoan, ezta talo eta txistor postuak ere; aurten, sei jarri dituzte. Eguerdian motorrak berotuta, arratsaldean jarraituko du jaiak.
San Tomas eguneko argazki bilduma, hemen.