Eguerdian iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Azpeitira, eta herritar ugarik egin diete horiei harrera. San Martin egoitzatik abiatu dira, eta Alde Zaharrean barrena kalejiran ibili ostean, plazan egin dute geldialdia. Han, kantuz eta dantzaz hartu dituzte haurrek eta gaztetxoek Gabonetako bi pertsonaia ezagunenak.