- Goazen (Hemendik At!)
"Txikitako talderik gustukoena izan da niretzat Hemendik at!. Beraien kantu denak gustatzen zaizkit".
- XXI. mendekua (Neomak)
"Elkarrengan sinestea izango da mendekua... Indarra, ahizpatasuna, presentzia, irrintzia, akelarrea eta sorginkeria".
- Elektrizitatea (Zea Mays)
"Lagun kutunenekin egindako parrandak ekartzen dizkit gogora. Barruraino iristen den kantu horietako bat da niretzat".
- 564 (Hertzainak)
"Maite ditugunontzat askatasun haizeak esaldia asko gustatzen zait. Hunkitzen nauen beste kantu bat".
- David eta Goliath (Su ta Gar)
"Mila aldiz jipoitutako herria... eta halaxe. 1991. urtean egindako kantuak gaurkotasunik ez du galdu, zoritxarrez, 32 urte hauetan. Eta orain, are gutxiago...".