Enrique Kellerren gitarra akustikoak badu irabazlea

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 13:00

Jon Rezabalen emaztea, saria jaso ondoren. (Jabi Gonzalez Toston)

Guztira 300 parte hartzaile inguru izan ditu zozketak, baina irabazlea bakarra izan da: Aiako Jon Rezabal. Bere emazteak atzo jaso zuen saria. 

Gabonen bueltan, Gukak Enrique Kellerren gitarra akustiko bat eskuratzeko zozketa jarri zuen martxan. Bertan, akorde batzuk entzunda, parte hartzaileek zein kantu den asmatu behar izan dute. Guztira ia 300 herritarrek parte hartu dute zozketan, eta ia gehienek asmatu dute abestia: Lau Teilatu. Dena den, irabazlea bakarra izan da, Aiako Jon Rezabal, hain zuzen. Bere emazteak atzo jaso zuen saria. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide