Eguerdian zabaldu dute Añota sagardotegiko txotxa Jon eta Unai Alberdi pilotariek. Izer eta Alabier trikitilariek nahiz Loidisaletxe II.a eta Xebastian Lizaso bertsolariek alaitu dute giroa. Han hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Besteak beste, adierazpenak egin dituzte Alberdi anaiek eta sagardotegiko arduradunek.