Kilometroak 2024

Euskara, kulturartekotasuna nahiz aniztasuna eta herrigintza ardatz, Kultur Izpiak egitarauak

Urtzi Oteiza

Otsailetik irailera bitartean askotariko ekintzak prestatu ditu Ikasberri ikastolak hainbat eragilerekin elkarlanean. Atzo aurkeztu zuten ikastolako kideek Kilometroen aurreko Kultur Izpiak egitaraua.

Azpeitian egingo da aurten Kilometroak jaia, urriaren 6an, eta festaren atarirako Kultur Izpiak egitaraua prestatu du Azpeitiko Ikasberri ikastolak hainbat eragilerekin batera. 2024ko Kilometroen hiru ardatzak –euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza– kontuan hartuta, "ekintza xumeak helburu handiekin" egingo dituztela azaldu zuten atzo ikastolako kideek, otsailetik irailera arteko ekintzen berri emateko agerraldian.

Alaitz Epelde Ikasberri ikastolako Artezkaritzako kideak, Gorka Artola Kilometroak 2024ko koordinatzaileak, Mattin Arakistain eta Miren Iturzaeta ikastolako Batxilergoko ikasleen ordezkariek eta Alaitz Perez de Arenaza Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak azaldu zituzten Kultur Izpiak egitarauaren nondik norakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide