Atzera begira: Gabon kantak Azpeitian, 1986. urtean

GUKA Telebista 2019ko abe. 23a, 15:12

Eguberrietako usadioari jarraituz, lagun ugari aterako da gaur, abenduak 24, Gabon eskera. Adin ezberdinetako herritarrak ibiliko dira herriko kaleetan, auzoetan zein baserrietan zehar Gabon kantak abesten sos batzuk eskuratzeko asmoz. Denboran atzera begira jarri da Erlo Telebista, eta honako bideo hau egin du 1986ko abenduaren 24ko Gabon eskean hartutako irudiekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide